“Jakinarazpentzat” hartzen da legediaren arabera beharrezkoa ez den edozein mezu eta irudikapen piktoriko, grafiko edo sinboliko, elikagai batek ezaugarri jakin batzuk dituela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duena.

2006az geroztik, 1924/2006 (EE) Araudiak (elikagaien propietate osasungarri eta nutrizionalen jakinarazpenei buruzkoa) arautzen ditu jakinarazpenak.

Guidance on the implementation of regulation 1924/2006 on nutrition and health claims made on foods conclusions of the standing committee on the food chain and animal health

Jakinarazpen guztietarako printzipio orokorrak:

  • Ez dira faltsua, anbiguoak edo engainagarriak izango.
  • Ez dute zalantzarik sorraraziko beste elikagai batzuen nutrizio-segurtasunari edo -egokitasunari buruz.
  • Ez dute bultzatuko edo onartuko elikagai baten gehiegizko kontsumoa.
  • Ez dute ziurtatu, iradoki edo jakinaraziko dieta orekatu batek ezin dituela eskaini, oro har, nutriente kopuru egokiak.
  • Ezin dituzte aipatu kontsumitzailearengan alarma edo beldurra sor dezaketen gorputzeko funtzioen aldaketak.

Nutrizioari buruzko jakinarazpenak

“Elikagai batek propietate nutrizional espezifiko onuragarriak dituela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duen edozein jakinarazpen, honako hauei dagokienez:

Energia-ekarpena (balio kalorikoa):

  • ematen duela
  • gehiago edo gutxiago ematen duela
  • ematen ez duela. Eta/edo

Nutrienteak edo beste substantzia batzuk:

  • dituela
  • gehiago edo gutxiago dituela, edo
  • ez dituela.

 

Baimendutako jakinarazpen nutrizionalen zerrenda 1924/2006 (EE) Araudiaren eranskinaren bitartez ezartzen da, eta araudi horren ondorengo aldaketen bidez jakinarazpen nutrizional gehiago baimendu dira.
1924/2006 (EE) Araudia, elikagaietako propietate osasungarrien eta nutrizionalen jakinarazpenei buruzkoa – TESTU BATERATUA (2013-06-12an)
Liburuxka: jakinarazpen nutrizionalak – ELIKA (2007)

Propietate osasungarrien jakinarazpenak

“elikagaien kategoriaren, elikagaiaren edo haren osagaien baten eta osasunaren artean erlazioren bat dagoela baieztatzen edo iradokitzen dutenak”:

13.1 artikuluaren arabera:

a) Hazkuntzari, garapenari eta gorputzeko funtzioei buruzkoak.
b) Funtzio psikologiko eta jokabide-funtzioei buruzkoak.
c) Argaltzeari, pisua kontrolatzeari, gose-sentsazioa murrizteari, asetasun-sentsazioa areagotzeari edo dietaren energia-ekarpena murrizteari buruzkoak.

13.5 artikuluaren arabera:
Zientzia berrian oinarritutakoak eta/edo jabetza intelektualeko eskubideen mendekoak.

14.1 artikuluaren arabera:
a) Gaixotasun-arriskua murrizteari buruzkoak.
b) Haurren hazkuntzari eta garapenari buruzkoak.

Oro har aitortutako zientzian oinarritutako jakinarazpen osasungarrien zerrenda (13.1 art.) araudi honetan jasotzen da: 432/2012 (EB) Araudia, gaixotasunen arriskua murrizteari eta haurren garapen eta osasunari buruzkoak ez diren baimendutako jakinarazpenen zerrenda, elikagaien propietate osasungarriei buruzko jakinarazpenena, ezartzen duena.

 

Jakinarazpen nutrizionalen kasuan bezala, araudi horri zenbait aldaketa egin zaizkio, eta zerrenda handitu egin da:

432/2012 (EB) Araudia – TESTU BATERATUA (2017-05-01ean)
Elikagaien propietate osasungarri eta nutrizionalen jakinarazpenen erregistro komunitarioa
432/2012 (EB) Araudiak baimendutako jakinarazpen nutrizionalak eta propietate osasungarrien jakinarazpenak – FIAB (2014)

 

Erdi-mailako kontsumitzaileak jakinarazpenak ulertu behar dituenez, eta jakinarazpenak askotan luzeegiak zirenez, 2012. urtearen amaieran estatu kide guztiek agiri bat adostu zuten, jakinarazpen horien idazketa malgutzeko printzipio orokorrak ezartzeko.

 

Propietate osasungarrien jakinarazpenen idazketa malgutzeko printzipio orokorrak

13.5 eta 14. artikuluetan jasotako jakinarazpenen aurkezpena

Azken aldian lortutako zientzia-frogetan oinarritutako jakinarazpen osasungarriak (13.5 art.), gaixotasun-arriskua murriztekoak (14.1 art.) eta osasunaren eta haurren garapenari lotuak (14.1.b art.) kasuz kasu baimentzen dira, eta batera argitaratzen dira araudi desberdinetan.

13.5 eta 14. artikuluetan zehaztutako jakinarazpen-eskaerak nola aurkeztu jakiteko, EFSAk gida zientifiko eta tekniko bat argitaratu zuen:

Nutrition applications: regulations and guidance – EFSA
Scientific and technical guidance for the preparation and presentation of a health claim application – EFSA_14.12.2016

 

Baimendutako eta ukatutako jakinarazpen osasungarrien zerrendak komunitate-erregistro batean jasotzen dira, erabilera-baldintzekin batera. Era berean, ukatutako jakinarazpenen kasuan, ukatzeko arrazoiak ere jasotzen dira.

Profil nutrizionalak

1924/2006 (EE) Araudiaren 4. artikuluan ezartzen dira elikagaien jakinarazpen nutrizionalak eta osasungarriak erabiltzeko baldintzak.

Artikulu horren lehenengo puntuak adierazten du Batzordeak gehienera ere 2009ko urtarrilaren 19an ezarriko zituela profil nutrizional espezifikoak.

 

Elikagaiek profil horiek bete beharko dituzte jakinarazpenak egin ahal izateko, eta profilok alderdi hauek aintzat hartuta ezarriko dira:

  • Elikagaietan dauden zenbait nutrienteren eta beste substantzia batzuen kopuruak: gantzak, gantz-azido saturatuak, trans motako gantz-azidoak, azukreak eta gatza.
  • Elikagaien funtzioa eta garrantzia, eta herritarren dietari oro har egiten dioten ekarpena.
  • Elikagaien osaera nutrizional orokorra eta zientifikoki aitortutako osasun-eragina duten nutrienteen presentzia.

 

Profil nutrizionalak egiteko, Batzordea EFSAren iritzi zientifikoan oinarrituko da:

The setting of nutrient profiles for foods bearing nutrition and health claims pursuant to Article 4 of the Regulation (EC) No 1924/2006 – Scientific Opinion of the Panel on Dietetic Products, Nutrition and Allergies

 

Batzordearen azken lan-dokumentua 2009ko otsailaren 13an eginikoa da, baina Batzorde Iraunkorrak onartu gabe dago oraindik; hortaz, gaur egun profil nutrizionalak ezarri gabe daude.

 

WORKING DOCUMENT ON THE SETTING OF NUTRIENT PROFILES. Preliminary draft. Legal proposal – CE (13.02.2009)