Ontziratu gabeko elikagaiak azken kontsumitzaileari ontzirik gabe ematen zaizkionak dira. Definizio honen barnean sartzen dira honako hauek ere:
- Azken kontsumitzaileak hala eskatuta, erostean ontziratzen diren produktuak
- Tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan zerbitzatzen diren elikagaiak
- Kolektibitateei ontziratu gabe ematen zaizkien elikagaiak
- Azken kontsumitzaileari ontziratu gabe saltzen zaizkionak
(EB) 1169/2011 Araudiak, ontziratu gabeko elikagai GUZTIEK alergiak sortu ditzaketen sustantziak aipatu behar dituzte.
Bestalde, 44. artikuluan, aukera ematen die Estatu kideei neurri nazionalak ezartzeko, ontziratu gabe aurkezten diren elikagaien kasuan, aipamenak aurkezteko erabil daitezkeen neurriak arautze aldera.
2015eko otsailean 126/2015 Errege Dekretua argitaratu zen. Honen bidez onetsi zen azken kontsumitzaileari ontziratu gabe saltzen zaizkion elikagaien inguruko informazioari buruzko arau orokorra. Alergenikoak diren sustantzien aipamenaren gain, hurrengokoa ere aipatu beharko da:
Ontziratu gabe ematen diren edo kontsumitzaileak hala eskatuta saltokian ontziratzen diren gainerako elikagaiek
- Elikagaiaren izendapena.
- Osagai bakoitzaren edo osagai-kategoria bakoitzaren kopurua
- % 1,2ko graduazioa baino graduazio handiago duten edari alkoholdunen alkohol-maila.
- Salmenta – modalitate honetarako elikagaien araudietan ezartzen diren beste baldintza batzuk.
Txikizkako saltokien titularrek establezimenduan berehala saltzeko ontziratutako elikagaien kasuan
- Elikagaiaren izendapena.
- Osagaien zerrenda.
- Osagai bakoitzaren edo osagai-kategoria bakoitzaren kopurua.
- Elikagaien eduki osoa.
- Gutxieneko iraupenaren eguna edo iraungitze-data.
- Kontserbatzeko baldintza bereziak eta/edo erabiltzeko baldintzak.
- Ontziratzailearen izena edo izen soziala eta helbidea.
- Jatorriko herrialdea hala aurreikusten denean.
- Erabiltzeko modua, informazio hori agertu ezean, elikagaia ondo erabiltzea gaitza den kasuetan.
- % 1,2ko alkohol-bolumena baino gehiago duten edarietan, hartutako alkohol bolumetrikoaren maila zehaztuko da.
DERRIGORREZKO INFORMAZIOA NOLA ADIERAZI
Informazioa ontzian edo ontziari lotutako etiketa batean jarri behar da.
Nolanahi ere den, produktua saltzaileak saltzen duenean, gutxieneko iraupen-data edo iraungitze-data izan ezik, gainerako datuak elikagaiak saltzeko aurkezten diren lekuan jarri ahal izango dira karteletan.
Autozerbitzuaren araubidean, 126/2015 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan zerrendatutako produktuentzat poltsetan edo produktua begi hutsez identifikatzeko aukera ematen duten beste ontzi batuetan ontziratzen diren produktuetan, eta frutak, barazkiak, tuberkuluak eta fruitu lehorrak dituztenetan, salmenta-izendapena saltzeko aurkezten diren lekuan jarri ahal izango dira karteletan, elikagaiaren ondoan.
Berezi@: Ontziratu gabeko elikagaien etiketatzea – ELIKA (2015)