1169/2011 (EB) Araudiaren berritasun nagusietako bat da  alergiak edo intolerantziak sor ditzakeen edozein substantzia adierazi behar dela, bai ontziratutako elikagai bai ontziratu gabeko elikagai guztietan.

 

Aipatu beharreko alergenoak

Bai kontsumitzaile bai elikagai enpresen arduradunek hobeto ulertzeko alergenoak nola adierazi, Batzordeak dokumentu bat argitaratu du. Adibideekin azaltzen da nola adierazi behar diren alergiak eragin ditzaketen substantziak (beti ez baita egoten guztiz garbi), hainbat kasutan.

 

Comunicación de la Comisión de 13.7.2017 relativa a la información alimentaria facilitada acerca de las sustancias o productos que causan alergias o intolerancias, según figuran en el anexo II del Reglamento (UE) 1169/2011, sobre la información alimentaria facilitada al consumidor

 

 

Elikagaietan glutenaren presentziari edo gabeziari buruzko informazioari buruz, araudi bat argitaratu zen “gluten barik” edo “gluten presentzia murriztua” erabiltzeko baldintzak

 

Reglamento de ejecución (UE) 828/2014 de la Comisión, relativo a los requisitos para la transmisión de información a los consumidores sobre la ausencia o la presencia reducida de gluten en los alimentos

Alergenoei buruzko informazioa borondatez ematen bada, ez du nahasterik eragingo eta ez da anbiguoa edo nahasgarria izango kontsumitzaileentzat, eta dagozkion datu zientifikoetan oinarrituko da.

 

Gai horrekin lotuta, Europako Batzordeak exekuzio ekintzak erabaki beharko ditu elikagaiei buruzko borondatezko informazioari betebeharrak aplikatzeari dagokionez:

 

• Elikagai batean nahi gabe alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten produktuak egoteko aukerari buruzko informazioa.

Alergenoen badaezpadako etiketatzea (EPA) – FIAB (2016)

 

• Elikagai jakin bat begetarianoentzat edo beganoentzat egokia den adierazten duen informazioa.
• Herritar-talde jakin bat edo batzuentzat erreferentziako ingestak adierazteko aukera.

Alergenoak nola adierazi elikagai mota desberdinetan:

ONTZIRATUTAKO ELIKAGAIAK

 

Osagaien zerrendan adieraziko dira, gainerako osagaietatik bereizteko tipografiarekin. Elikagaiak osagaien zerrendarik ez badu, “hau dauka” aipatuko da eta ondoren, sustantzia alergenikoaren izena.

 

Elikagaiaren izenak alergiak edo intolerantziak sortzen dituen sustantzia edo produktua argi eta garbi aipatzen duenean, ez da beharrezkoa sustantzia edo produktu hori etiketatzea.

 

Alergias: consideraciones al etiquetar alimentos envasados – Consejería de Sanidad de Madrid (2014)

ONTZIRATU GABEKO ELIKAGAIAK

 

Informazioa emateko hainbat modu daude, betiere elikagaiekiko alergia edo intolerantzia duten kontsumitzailearen babes-maila altua bermatzen badu. Hona hemen informazioa emateko moduak:

 

1. Elikagaiari itsatsitako etiketetan, aldez aurretik ontziratu bada.

2. Elikagaiak saltzeko aurkezten diren lekuetan, karteletan, batetik, elikagaia aurretik ontziratu badu saltzaileak; bestalde, ontziratu gabe saltzen badituzte edo erosleak hala eskatuta saltokian ontziratzen badituzte.

3. Beste modu egoki batzuetan (esaterako: menu bat edo karta bat, establezimenduan merkaturatzen diren produktuen errezeta-liburu bat, ahozko informazioa), betiere kontsumitzaileak eskuragarri baditu erosketa egin baino lehen

4. Urrutiko salmentaren kasuan (adibidez, telefonoaren bidezko erosketan edo eramateko janaria saltzen duten saltokietan), alergenoei buruzko informazioa kostu gehigarririk gabe eman behar da: Erosketa egin baino lehen; adibidez, telefonoz edo webgunean, eta idatziz, elikagaia ematean.

 

Información sobre alérgenos en alimentos sin envasar – Consejería de Sanidad de Madrid (2014)

Guía sobre la información de los alimentos en comercio minorista y restauración – Departamento de Salud del Gobierno Vasco (2015)

JATETXEAK/TABERNAK

 

Taberna eta jatetxeek ere, alergenoei buruzko informazioa eman behar dute.

 

Informazioa hurrengo era desberdinetan eman daiteke:

menu – karta batean, platerean dauden sustantzia alergenikoak aipatuz
pintxoetan jarritako karteletan
– alergenoei buruzko informazioa dagoen lekua adierazten duten kartelen bidez
ahoz, berariazko langileen bidez (kasu honetan, idatzizko dokumentazioa ere egongo da laguntza moduan)

 

Oso garrantzitsua da jatetxe edo tabernetako langileek prestakuntza eta gaurkotutako informazioa izatea.