Kalitate bereizia duten elikagaiak EBren araudiaren babespean daude. Hain zuzen ere, araudi horrek bermatu egiten du gainerako produktuei ezarritako betekizunak baino betekizun zorrotzagoak betetzen dituztela.
Jatorrizko Izendapen Babestua (JIB)
Eskualde baten, leku jakin baten edo, egoera berezietan, herrialde baten izena, nekazaritzako produktu bat edo elikagai bat izendatzeko balio duena:
- Jatorriz eskualde, leku zehatz edo herrialde jakin horretakoa,
- Kalitatea edo ezaugarriak funtsean edo esklusiboki ingurune geografikoaren ondorio direnean, faktore naturalak eta giza faktoreak direla eta, eta
- Ekoizpena, eraldatzea eta elaborazioa eremu geografiko mugatuan egiten denean.
Gaur egun EAEn sei JIB daude:
Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)
Eskualde baten, leku jakin baten edo, egoera berezietan, herrialde baten izena, nekazaritzako produktu bat edo elikagai bat izendatzeko balio duena:
- Jatorriz eskualde, leku zehatz edo herrialde jakin horretakoa denean,
- Kualitate zehatz bat, ospea edo jatorri geografiko horri egotz dakiokeen bestelako ezaugarriren bat duenean, eta
- Ekoizpena, eraldatzea eta elaborazioa eremu geografiko mugatuan egiten denean.
Gaur egun, EAEn bi AGB daude:
Espezialitate Tradizional Bermatua (ETB)
Kategoria bereko beste elikagai batzuetatik bereizten dituzten ezaugarri espezifikoak dituzten produktuak dira. Gainera, nekazaritzako produktu edo elikagai horiek lehengai tradizionalak erabilita ekoitzi behar dira; bestela, osaerak eta ekoizpen edo eraldatze-moldeak tradizionalak izan behar dute.
Berme-markak
Berme-marka izan daitezke grafikoki adieraz daitekeen edozein zeinu, betiere enpresa askok erabiltzen dituztenean titularraren kontrolpean edo baimenarekin. Zehazki, berme-markek ziurtatzen dute dagozkien produktu edo zerbitzuek betekizun komun batzuk betetzen dituztela; bereziki, produktuaren zein ematen den zerbitzuaren kalitateari, osagaiei, jatorri geografikoari, betekizun teknikoei edo ekoizteko moduari dagokienez.
Gaur egun, Euskadin honako berme-marka hauek daude, EUSKOLABEL kalitate-markaren izenpean: